estudio<b>arquea</b> s.l.
1994az geroztik ari gara diseinuaren eremuan lanean, eta sektore horren hiru arlo osagarritan dihardugu. 
Barne diseinuan: Interiorismo proiektuak eta obrak egiten ditugu, etxeetarako eta era guztietako lokaletarako. Proiektua bururatzen hasi eta obra guztia egin arte (zuzendaritza, koordinazioa). Gainera, marka eta diseinatzailerik prestigiotsuenen altzariak banatzen ditugu (etxerako, instalazioetarako), Donostiako gure denda-estudioan. 
Produktuaren diseinua: Altzariak diseinatzen ditugu (etxerako, instalazioetarako, kalerako) fabrikatzaile ospetsuentzat, eta salmenta kopuru handiak izan dituzten piezak sartu ditugu merkatuan.
Markaren diseinua: Zure enpresaren irudi korporatiboa sortzen dugu. Euskarri komertzialen linea grafikoa garatzen dugu eta espazio fisikoetan ezartzeko modua ere bai.
Gure arte-galerian egile garaikide askoren pintura- eta eskultura-lanak ditugu, bilduma esklusibo batean.
Bezero bakoitzaren beharrak aztertzen ditugu eta bere neurrirako soluzioak diseinatu; sormena haren estilo pertsonal eta berezira bideratuta. Gure bezeroen esperientzia eta konfiantza da gure bermea.
Web honetan gure lana iruditan erakustera gatoz, esaten dutenez horietako batek mila hitzek baino gehiago balio baitu; beraz, aurrerakoan ez gara adierazpenak egiten ibiliko, irudiek adieraziko baitute guztia. Eskerrik asko zure arretagatik.